Getariako Garai Bateko Ezkontzako bideoa egin du Getariako Udalak. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Apirilean egin zen Garai Bateko Ezkontza Getarian eta bertako irudiekin bideo bat prestatu du Getariako Udalak. Getariarrek bideoa eskuratu nahi badute udaletxean egin behar dute eskaera hilaren 15a baino lehen. Gainera, nahi dutenek ikus-entzunezkoa Wetransfer bidez jasotzeko aukera izango dute, eta horren berri jakinarazi beharko dute udaletxean.