Etorkinentzat harrera ikastaroa. (Ane Olaizola/Hitza)
Harrera ikastaro linguistikoa da eta horren bitartez euskal gizartea, ohiturak eta hizkuntza ezagutzeko lehen urratsak emango dituzte parte-hartzaileek. Ikastaroan hainbat gai landuko dituzte: aurkezpena, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola eta azoka besteak beste. Gai horien inguruko hiztegia ikasiko dute eta oinarrizko ulermena landu.
Aisa Ikastaroa Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren, eta euskararekin harremanik izan ez duten 16 urtetik gorako etorkinei zuzendua dago. 60 orduko ikastaroa izango da eta 24 euroko kostua du. Hilaren 23an abiatuko dute, eta bi ordutegi izango ditu ikastaroak: astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara, eta astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 18:00etara.
Ikastaroan izena eman nahi dutenek azaroaren 19ra bitartean izango dute Getariako Udaleko Euskara Zerbitzuan izena emateko aukera. Bestela, 943-896024 telefono zenbakira deituta edo
udala@getaria.org helbidera idatzita ere inskribatu daitezke.