Milurteko Helburuak aztergai izango dituzte asteazkenean Getarian

Getariako Hitza 2015eko azaroaren 3a

Elan-Euskadik Milurteko Helburuei buruzko hitzaldia antolatu du asteazken arratsalderako. Koldo Unzeta Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Katedradunak eskainiko du hitzaldia 19:00etatik aurrera Getariako Ulpiano etxean, eta Milurteko helburuan, 15 urte eta gero zer? gaia izango du hizpide. Zortzi dira Nazio Batuen Erakundeak 2000. urtean finkatu zituen helburuak: Muturreko pobrezia eta gosea desagerraraztea, Lehen Hezkuntza unibertsala lortzea, genero berdintasuna eta emakumeen autonomia sustatzea, haurren heriotz tasak gutxitzea, amen osasuna hobetzea, ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea eta garapenerako nazioarteko elkartea sustatzea. Helburuak ezartzearen egokitasuna, helburuak berak eta horien eraginkortasuna aztertuko dituzte hitzaldian. Unzeta garapenaren inguruko ikerketan aditua da, eta ikuspuntu ekonomikoaz gain alderdi etikoa eta filosofikoa ere jorratuko ditu hitzaldian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide