San Martin Jaiak Getariako Askizu auzoan. (Leire Ventas/Hitza)
San Martin Jaietan murgilduko dira Askizuko auzotarrak eta ostiraletik aurrera auzora bertaratzen direnak. Jai giroa, erromeria, herri kirolak eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte.
EGITARAUA
Azaroak 6, ostirala
- 21:30ean, mus txapelketa.
Azaroak 7, larunbata
- 21:30ean, bailarako ezkonduen eta bikoteen afaria.
- Laja eta Narbaizar trikitilariak.
Azaroak 8, igandea
- 11:00etan, meza nagusia.
- Ondoren, pilota partidak: Mikel Goñi eta Roteta, Olazabal eta Taladroren aurka.
- Jarraian, Gorriti eta bere animaliak. Haritz eta Eneko trikitilariek alaituko dute giroa.
Azaroak 11, asteazkena, San Martin Eguna
- 11:00etan, meza nagusia
- Ondoren, txakolin dastaketa, eta Naiara eta Lanberri trikitilarien saioa.
- Gauean, erromeria Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariekin.
Azaroak 14, larunbata
- 21:00etan, gazteen afaria Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.