Euri ura eta ur zikinak bereizteko lanen bigarren faseari ekingo diote datorren astean. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Datorren astean abiatuko dituzte lanak. N-634 errepidean plaza eta errepideak muga egiten duten puntuan egingo dituzte, eta euri asko egiten duenean gehiegizko ur kopuruari irteera emango dion hodia jarriko dute. Getariako Udalak azaldu du lana nahiko konplexua izango dela, alde batetik, zulatu behar den zatitik egunero jende asko pasatzen delako eta bestetik, eremu horretan lur azpian hodi asko daudelako, besteak beste telefonikarenak, Iberdrolarenak eta uk kanalizazio zaharrak. Horretaz gain, inguru horretatik motordun ibilgailuen zirkulazioa ere etengabea izaten da egun osoan zehar, ondorioz lanak egiten ari diren bitartean egokitzapenak egin beharko dituzte lanek ahal den eragozpen gutxien sor ditzaten.
Euri urak eta uz zikinak bereizteko azpiegitura lanak aprobetxatuz plaza ertzeko espaloia zabaltzeko aprobetxatuko du Getariako Udalak. Eskilarak kendu egingo dituzte eta alde batetik bestera joango den eserleku luzea bat jarriko dute plazan.