'About Fashion' erakusketa. (Aiora Larrañaga)
Lola Garrido izan da erakusketaren komisarioa, eta bertan XX. mendeko moda argazkilaritzaren bilakaera ikusi daiteke emakumea oinarri hartuta. Modan interesa dutenei, argazkilaritza atsegin dutenei eta oro har artea gustatzen zaion publiko guztiari zuzenduta dago erakusketa; izan ere, Joxean Muñoz Cristobal Balentziaga Fundazioko lehendakariak azaldu duenez, "erakusketa oso garrantzitsua da eskaintzen duen edukiagatik. Espainiar Estatuan inoiz erakutsi ez diren argazkiak ikusgai baitaude
About Fashion erakusketan". Artea eta argazkilaritza bildu dituzte
About Fashion-en; Muñozen iritziz, museoa etengabe saiatzen ari da arte diziplina desberdinak uztartzen, eta Balatziagarekin figurarekin eta gaiarekin zerikusia duten hainbat testuinguru lantzen.
Lola Garrido komisarioa azalpenak ematen 'About Fashion' erakusketan. (Aiora Larrañaga)
About Fashion erakusketan moda argazkilaritzaren bilakaera ikusi daiteke, komisarioaren esanetan "bide horretan ezinbestekoa izan da moda aldizkari nagusietako editoreek argazkilariei eman zieten askatasuna, soinekoaz eta gorputzaz gain beste alderdi batzuk ere azpimarratzen baitzituzte: jarrera, sinbolismoa, bizimodua eta pentsamendua besteak beste". Modu horretan aldizkari horietako irakurleek ez zuten arroparekin saoilik amesten, emakume eredu horiek izaten zituzten amets. Gainera, Garridoren esanetan orduko argazkilariek dotoretasun osoz tratatzen eta islatzen zituzten emakumeak. "Jarrera hori galdu egin da egungo argazkilaritzan,
dirty-chic edo dotoretasun zikina eramaten da eta askotan emakumeak egoera ez egokietan azaltzen dira argazkietan".
Erakusketa urtarrilaren 31 arte izango da zabalik Cristobal Balenciaga Museoan.