Bilera irekia egingo du gaur EH Bilduk Getarian herritarrekin

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 29a

19:00etan hasita Alondegian bilduko dira parte hartzaileak eta hurrengo gaiak jorratuko dituzte: Espainiako hauteskunde orokorrekin lotutako hainbat gai, eta azaroaren 10eko Memoriaren Egunarekin lotuta beste hainbat. Horretaz gain, EH Bilduk Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herritarrak ahalduntzeko Gasteizko legebiltzarrean prestatzen ari den lege proposamenaren inguruan ere arituko dira. Antolatzaileek Getariako ezkertiar sobeanista guztiei bileran parte hartzeko deia luzatu diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide