Itxaso Martin idazlea 'Ni, Vera' eleberria eskuetan duela. (Elkar)
Ostegun arratsaldean Itxaso Martin kazetari eta idazlea Getariako liburutegian izango da. Getariako Katukale Irakurle Taldeak antolatu du saioa; izan ere, taldeko parte-hartzaileek idazlearen
Ni, Vera eleberria irakurri dute eta horren inguruan berriketan arituko dira Katukaleko kideak idazlearekin batera. 18:30etik aurrera izango da saioa Getariako Liburutegian.