Esku pilotako pilotak. (Hitza)
Asteburuero bezala Getariako Sahatsaga Kiroldegiak Gipuzkoako Esku Pilota Ligako partidak hartuko ditu. Getariako Gure Txeru taldeko eta Zumaiako Pilota Elkarteko pilotariek bertan jokatzen dituzte etxean jokatu beharreko partidak, eta asteburuan denera zortzi partida jokatuko dira Getarian. Horietako bat ostiral arratsaldean 18:00etan izango da eta gainontzekoak larunbatean: 11:00etan hasita goizekoak eta 16:00etatik aurrera arratsalde partekoak.