Bisita gidatuak eskainiko ditu Cristobal Balentziaga Museoak larunbatetik astelehenera

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 9a

Bisita gidatuak eskainiko ditu Cristobal Balentziaga Museoak asteburuan. (Aiora Larrañaga/Hitza) Astelehenean jai eguna izango denez, asteburu luzerako jarduera bereziak antolatu ditu Cristonal Balentziaga Museoak. Alde batetik, hiru egunetan bisita gidatuak egingo dituzte 12:30ean eta 17:00etan. Horietako batean parte hartu nahi dutenek museoko harrera lekuan izena eman behar dute bisita hasi aurretik; talde bakoitza gehienez 20 lagunekoa izango da. Horretaz gain, Planotik Bolumenera familientzat tailerra antolatu dute hilaren 12rako, astelehenerako. 7-14 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua dago tailerra eta bertan parte hartzen dutenek gorputzera egokitzen diren hiru dimentsioko piezak sortuko dituzte. La Casa del Vicio arkitektura estudiak gidatuko du tailerra Arkki arkitektura eskolaren eredua jarraituta. Tailerrean izena eman nahi dutenek igandera arte izango dute izena emateko epea zabalik. Bisita gidatuen eta familiei zuzendutako tailerraren inguruko informazio osatua nahi dutenek edo erreserbak egin nahi dituztenek 943-008840 telefono zenbakira hots egun edo info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidera mezua idatzi dezakete. INFORMAZIO PRAKTIKOA Urriaren 10ean, larunbatean. 12:30ean, bisita gidatua euskaraz eta 17:30ean gaztelaniaz Urriaren 11n eta 12an, igandean eta astelehenean. 12:30ean, bisita gidatua gaztelaniaz eta 17:30ean euskaraz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide