Alternatiben Herria ekimena gizarteratzeko mahaia jarriko dute bihar Getarian

Getariako Hitza 2015eko urriaren 9a

Urriaren 24rako Alternatiben Herria ekimena antolatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, (Alternatiben Herria) Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urriaren 24rako Alternatiben Herria ekimena antolatu du eta ildo horretan Getariako Eskubide Sozialen Kartak hainbat ekimen antolatuko ditu urrian zehar deialdiarekin bat egiteko.  Lehena bihar egingo dute plaza inguruan; proiektuaren inguruko informazioa eskainiko dute eta  mahaia jarriko dute nahi dutenek diru-laguntza eman dezaten. Alternatiben Herria Euskal Herri mailan antolatu duten ekimena aldarrikapenerako eta ospakizunerako gune aproposa izango da.  Natura, ekonomia, demokrazia, subiranotasuna eta parte hartzea, bizitzaren iraunkortasuna, aniztasuna eta ondare komuna gaiak izango ditu ardatz eta horien inguruan hitzaldiak, mahai-inguruak, azoka, tailerra, ikuskizunak eta jolasak izango dira besteak beste Bilbon urriaren 24an. Gainera, Euskal Herrian zehar sakabanatuta dauden herrietako eta auzoetako taldeak egiten ari diren lana ezagutzeko aukera ere izango da Alternatiben Herria egitasmoan. Modu horretan, tokian tokiko eskubide sozialen kartako kideek elkar ezagutu eta denen artean gai jakinen inguruan eztabaidatzeko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide