Gaur goizean GI-2633 errepidean 4. kilometroan gertatu da ezbeharra, Iraetarako norabidean Garate Gainean auto batek txirrindulari bat harrapatu du atzetik jota. 10:00ak emateko 5-10 minutu falta zirenean gertatu da istripua eta Trafiko Zuzendaritzatik jakinarazi dute une honetan zirkulazio arina dagoela eremu horretan.