Getarian Surf eta Bodyboard Txapelketa Herrikoia egingo dute

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 8a

Getariako Gaztetape Surf Elkarteak Surf eta Bodyboard Txapelketa Herrikoia antolatu du astebururako. Hiru modalitatetan lehiatuko dira parte-hartzaileak: surfean, longboardean eta bodyboardean.Txapelketa honetan parte hartu nahi dutenek larunbatean ber...

Getariako Gaztetape Surf Elkarteak Surf eta Bodyboard Txapelketa Herrikoia antolatu du astebururako. Hiru modalitatetan lehiatuko dira parte-hartzaileak: surfean, longboardean eta bodyboardean.

Txapelketa honetan parte hartu nahi dutenek larunbatean bertan eman beharko dute izena, 10 euroren truke, 08:30etik 09:00etara Gaztetape hondartzan elkarteak duen lokalean. Prezioaren barruan sartuko da izena-ematea, eta baita surflari bakoitzari banatuko dioten ogitartekoa ere.

Surf elkarteko kideek gogorarazi dute itsasoaren egoeraren arabera antolatuko dutela txapelketa. Txapelketa bukatutakoan, berriz, sari banaketa eta parrillada egingo dute parte-hartzaile guztiek hondartzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide