Don Vito musika talde alemaniarrak joko du asteartean Getariako Gaztetxean. (Hitza
Noiznahi 15 urte! kontzertu saioa antolatu dute astearterako Gaztetxean. 21:00etatik aurrera Don Vito talde alemaniarrak eta Pneu frantziarrak kontzertua eskainiko dute. Europako noise-rock eszenako bi talde garrantzitsu direla nabarmendu dute antolatzaileek, eta erritmo dantzagarri zaratatsuekin bertaratzen direnak izerditan jartzeko prest igoko dira oholtza gainera taldeak.