Balentziaga eta arte eszenikoak erakusketa hilaren 18an itxiko dute. (Aritz Mutiozabal/Hitza)
Balentziaga eta arte eszenikoak aldi baterako erakusketarekin abiatu zuen Cristóbal Balenciaga Museoak
Gorputza, soinekoa eta mugimendua izeneko programa ekainaren 24ean. Azken hilabetetan hainbat ekimen antolatu dituzte ildo horretan eta urrirako
jantzi eszenikoen inguruko bi ikastaro antolatu dituzte hilaren 18an itxiko duten erakusketari amaiera emateko.
Gorputza, soinekoa eta mugimendua programa eta prestakuntza saioak DSS2016ko
Elkarrizketak programaren parte dira.
Alde batetik,
Jantzi eszenikoak diseinatzeko hastapen ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du Ikerne Gimenezek urriaren 16tik 18ra bitartean. Bertan parte-hartzaileek testuak aztertzeko tresnak erabiliko dituzte, baita pertsonaien eta jantzien diseinu artistikorako baliabideak ere, ingurune aszenikoari berez degozkion hizkuntzara aplikatutakoak. 120 kostako da ikastaroa.
Bestetik,
Ikuskizunetako jantziak egiteko tekniken hastapen ikastaroa emango dute urriaren 30etik azaroaren 1era Eva San Miguelek eta Marisa Etxarrik. Bertan, jantzi eszenikoak egiteko prozesu eta teknika espezifikoak ikasiko dituzte. 130 kostako da ikastaroa eta antolatzaileek zehaztu dute materialak prezioaren barnean sartzen direla.
Bi ikastaroak sektoreko profesionalei, artistei, diseinatzaileei, arte ederretako, diseinuko eto informazioaren zientzietako ikasleei daude zuzenduak besteak beste. Plaza mugatuak izango dituzte eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; horretarako 943-004777 telefono zenbakira hots egin edo
info@fbalenciaga.com helbidera idatzi beharko dute interesatuek. Bi ikastaroetan parte-hartzen dutenei %25eko deskontua aplikatuko zaie bigarren ikastaroaren tarifan.