Getariako Guraso Eskolan izena emateko epea zabalik da

A. Larrañaga Solaberriega 2015eko urriaren 7a

Adituek azaltzen dutenez, «haurraren bizitzako lehen urteek garrantzia dute norbanakoaren garapenean. Haurrek urte horietan garapen eta bizipen egokiak izateak etorkizunean bizi-kalitate ona izaten lagunduko die». Hain zuzen, gurasoei beren seme-alab...

Adituek azaltzen dutenez, «haurraren bizitzako lehen urteek garrantzia dute norbanakoaren garapenean. Haurrek urte horietan garapen eta bizipen egokiak izateak etorkizunean bizi-kalitate ona izaten lagunduko die». Hain zuzen, gurasoei beren seme-alaben garapenerako ezinbestekoak diren ezagupena azaltzea du helburu Getariako Guraso Eskolak. 0-12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzendua dago, eta Amaia Vazquez Eguzkitza psikologoa da irakaslea. Besteak beste, hurrengo gaiak jorratzen dituzte: lotura afektiboak eta atxikimendua; agresibitatea; jolasaren garrantzia; norberaren gizarteratzean taldeak duen garrantzia; zerotik hamabi urte bitarteko garapen psikomatikoaren deskribapena; elikadura, emozioak eta lotura psikomatikoak; eta komunikazioa familian.

Guraso Eskolako taldeak seme-alaben adinaren arabera antolatuko dituzte; bat 0-8 urte bitartekoena izango da, eta bestea 9-12 urte bitartekoena. Asteazkenean egingo dituzte saioak Iturzaeta Eskolan; ordu eta erdiko bederatzi saio izango dira denera.

Izena eman nahi dutenek udaletxean edo eskolan aurkeztu behar dute izena-emate orria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide