Asteburuan Getariako XII. Surf eta Bodyboard Txapelketa Herrikoia jokatuko dute

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 6a

Asteburuan jokatuko dute Getariako Surf eta Bodyboard Txapelketa. (Maider Ostolaza) Getariako Gaztetape Surf Elkarteak surf eta bodyboard txapelketa antolatu du astebururako.Hiru modalitatetan lehiatuko dira parte-hartzaileak: surfean, long boardean eta bodyboardean. Bertan parte hartu nahi dutenek larunbatean eman beharko dute izena 10 euroren truke 08:30etik 09:00etara Gaztetape hondartzan elkarteak duen lokalean. Antolatzaileek zehaztu dute itsasoaren egoeraren arabera antolatuko dela txapelketa. Txapelketa bukatutakoan parte-hartzaile guztiek parrilada egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide