Haurren garapenerako garrantzitsuak diren gaiak jorratuko dituzte Guraso Eskolan.
Adituek azaltzen dutenez "haurraren bizitzako lehen urteek garrantzia dute norbanakoaren garapenean". "Haurrek urte horietan garapen eta bizipen egokiak izateak etorkizunean bizi-kalitate ona izaten lagunduko die. Ildo horretan, gurasoei beren seme-alaben garapenerako ezinbestekoak diren ezagupena azaltzea du helburua Getariako Guraso Eskolak. 0-12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzendua dago eta Amaia Vazquez Eguztitza psikologoa da irakaslea. Besteak beste hurrengo gaiak jorratuko dituzte: lotura afektiboak eta atxikimendua, agresibitatea, jolasaren garrantzia, norberaren gizarteratzean taldeak duen garrantzia, zerotik hamabi urte bitarteko garapen psikomatikoaren deskribapena, elikadura, emozioak eta lotura psikomatikoak eta komunikazioa familian.
Guraso Eskolako taldeak seme-alaben adinaren arabera onatolatuko dituzte; bata 0-8 urte bitartekoa eta bestea 9-12 urte bitartekoa. Asteazkenean egingo dituzte saioak Iturzaeta Eskolan; ordu eta erdiko 9 saio izango dira denera.
Izena eman nahi dutenek Getariako udaletxean edo Iturzaeta Eskolan aurkeztu behar dute izena-emate orria.