Getarian pilota partidak izango dira larunbatean. (Hitza)
Larunbatean 16:00etatik aurrera Gipuzkoako Pilota Txapelketako gazte mailako partidak jokatuko dituzte Sahatsaga Kiroldegian. Gainera, pilota elkartatik jakinarazi dute, ostiralean 17:00etatik 18:30era abiatuko dituztela, benjamin, kimu eta infantil mailako entrenamenduak. Astearte eta ostegunetan bilduko dira gaztetxoak kiroldegian.