Oinarrizko kakorratz ikastaroa antolatu du Getariako Gure Txeru Elkarteak

Getariako Hitza 2015eko irailaren 25a

Kakorratz ikastaroa Cristobal Balentziaga Museoan izango da. (Hitza) Getariako Gure Txeru Elkarteak Cristobal Balenciaga Museoarekin elkarlanean, oinarrizko kakorratz (gantxillo) ikastaroa antolatu du aurtengo udazkenerako. Ikastaroa Cristobal Balentziaga Museoan egingo dute urritik abendura bitartean. Astean ordu eta erdikoa izango da, 15:00etatik 16:30era. Eguna oraindik zehazteke dago baina ikastaroa hasi aurretik bilera bat egingo dute izen eman dutenekin. Espe Holgado izango da kakorratz ikastaroko irakaslea eta izena Harritarte dendan eman daiteke. Izena emateko azken eguna irailaren 30 izango da, datorren asteazkena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide