Getariako EH Bilduk larunbatean bilera irekia egingo du

Getariako Hitza 2015eko irailaren 24a

Getariako EH Bilduk bilera egingo du larunbatean 10:30ean Alondegian. Espainiako Hauteskundeez eta horietara Amaiurrek aurkeztuko duen hautagaitza erabakitzeko prozesuaz hitzegingo dute eta aukeraketa prozesua abiatuko dute larunbateko bileran. Getariako EH Bilduk getariar abertzale eta ezkertiarrak bileran parte hartzera animatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide