Getarian eskulan tailerra antolatu du Gure Txeruk

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 24a

Eskulan tailerra egingo dute Getarian. (Olatz Prat) Ikasturte berrirako eskulan tailerra antolatu du Gure Txeruk. Ikastaroa ostegun arratsaldeetan izango da Gure Txeruko lokalean, eta izena ematen duen lagun kopuruaren arabera txanda bat ala bi egingo dituzte: 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Izena Iruretagoiena drogerian eman behar da, larunbata arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide