Katu-kale irakurle taldeak bihar hasiko du ikasturtea, 18:30ean liburutegian. Irakurtzea atsegin duten herritarrak bildu nahi dituzte hilean behin literaturaz hitz egiteko. Horretaz gain, bi hilean behin idazle batek parte hartuko du saioan eta harekin idazketa prozesuaz hizketan arituko dira taldeko kideak. Katu-kale irakurle taldean izena eman daiteke udaletxean,
kultura@getaria.org-era idatzita edo 943-89 60 24 zenbakira hots eginda. 30 euro ordaindu behar dira ikasturteko