Gure Txeruko euskal dantza ikastaroetan izena eman daiteke

Getariako Hitza 2015eko irailaren 21a

2015-2016 ikasturtean ere Gure Txeru Elkartekoek euskal dantza ikastaroa eskainiko dituzte. Izen emateko azken eguna asteazkena izango da eta interesatuek norberaren datuak (izen-abizenak, adina eta kontakturako telefonoa) Txeruko buzoian utzi behar dituzte. Aurtengo ikasturtean Maitere Bereziartua izango da irakaslea eta urtero bezala eskolako haur, gazte eta helduentzako taldeak osatzeko asmoa dute. Klaseak urriaren 1ean abiatuko dituzte eta dagoeneko behin behineko ordutegiak ikusteko aukera dago Txerun.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide