GETARIA // Biharko Reggae Gaua antolatu dute Katrapuna Kantinan. 19:00tatik aurrera GhettoFyah Sound,
I-Come Stereo eta Mountain Sounds DJ-ek saioa eskainiko dute. 22:00etan, berriz, Gustab&Bojaman bikoteak kontzertua emango du. Iaz ere musika taldea Katrapunan izan zen eta arrakasta ikusita aurten ere jaia antolatzea erabaki dute.