Gipuzkoako Pilota Txapelketako partidak jokatuko dira Getarian ostiralean eta larunbatean

Getariako Hitza 2015eko irailaren 17a

Ostiralean eta larunbatean gazteen pilota partidak jokatuko dituzte Sahatsaga kiroldegian. (Hitza) Gazteen Gipuzkoako Pilota Txapelketako partidak jokatuko dituzte Getariako Sahatsaga pilotalekuan asteburuan. Ostiralean Zumaiako pilotariek Tolosa eta Bergara izango dituzte aurkari 19:30etik aurrera. Larunbatean, berriz, Getariako jubenilak Zestoa eta Lapke taldeen aurka ariko dira 16:30-etik aurrera. Bestalde, Gure Txeru Pilota Elkartetik jakinarazi dute asteartean 16:30etik 17:30era Sahatsaga Kiroldegiko pilotalekuan elkartean izena emateko aukera izango dela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide