Reggae Gaua egingo dute Getariako Katrapuna kantinan larunbatean

Getariako Hitza 2015eko irailaren 17a

Reggae Festa Larunbaterako Reggae Gaua antolatu dute Katrapuna Kantinan. 19:00tatik aurrera GhettoFyah Sound, I-Come Stereo eta Mountain Sounds DJ-ek saioa eskainiko dute eta 22:00tan Gustab&Bojaman bikoteak kontzertua emango du. Iaz ere musika taldea Katrapunan izan zen eta arrakasta ikusita aurten ere jaia antolatzea erabaki dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide