Kenpo-Kai ikastaroa eskainiko dute Sahatsaga Kiroldegian. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Getariako Kenpo-Kai Elkarteak kenpo-kai eta defentsa pertsol ikastaroak eskainiko ditu haurrentzat eta helduentzat Sahatsaga Kiroldegian. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira saioak eta aurten berrikuntza bezala haurren ikastaroak Judith Lazkano getariarrak emango ditu. Helduen irakaslea bestalde Mikel Lorenzo izango da. Ikastaroen inguruko informazio zehaztua jaso edo izena eman nahi dutenek horretarako aukera dute kiroldegian bertan edo 656759704 telefono zenbakira hots eginda.