Datozen egunetarako kontzertuak antolatu dituzte Getariako Gaztetxean. Bihar, asteartean 21:00etan izango da lehena eta La Misma, Gaitze eta No Retorno musika taldeak igoko dira oholtza gainera. Ostegunean, berriz, Ansa, Metralleta eta Auxiliok eskainiko dute kontzertua. Egun bakoitzeko sarrera 5 euro kostako da.