Azkaiter Pelox Trio taldeak kontzertua emango du Getarian

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 10a

GETARIA // Uda denboraldia amaitzen ari da, baina azken egunak aprobetxatzeko Getariako Katrapuna Kantinak Azkaiter Pelox Trio taldearen kontzertua antolatu du bihar gauerako. 22:00etan hasiko da saioa, eta getariarren artean ezaguna den Unai Azkarate ...

GETARIA // Uda denboraldia amaitzen ari da, baina azken egunak aprobetxatzeko Getariako Katrapuna Kantinak Azkaiter Pelox Trio taldearen kontzertua antolatu du bihar gauerako. 22:00etan hasiko da saioa, eta getariarren artean ezaguna den Unai Azkarate Azkaiter Pelox-ek eta bere taldekideek blues musika eskainiko diete bertaratzen direnei. Herritarrak saiora gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide