Uda denboraldia amaitzen ari da, baina azken egunak aprobetxatzeko Getariako Katrapuna Kantinak Azkaiter Pelox Trio taldearen kontzertua antolatu du bihar gauerako. 22:00etan hasiko da saioa, eta getariarren artean ezaguna den Unai Azkarate
Azkaiter Pelox-ek eta bere taldekideek blues musika eskainiko diete bertaratzen direnei. Herritarrak saiora gonbidatu dituzte antolatzaileek.