Getariako Libre Eguneko herri bazkariko txartelak salgai daude

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko irailaren 7a

Getariako Libre Egunean parte hartzera animatu dituzte herritarrak. (Getariako Libre Taldea) Harralde bizirik lelopean Libre Eguna antolatu dute Getarian datorren larunbaterako eta egitarau zabala prestatu dute. Egun osoko jaia izango da eta herri bazkaria ere egingo dute. Bertan parte hartu nahi dutenek txartelak salgai dituzte hurrengo tabernetan: Zarauzko Arrano, Getariako Harralde, Zumaiako Inpernupe, Azpeitiko Orkatz eta Orioko Kolon Txiki. Entsalada, paella, postrea eta edariak sartzen dira prezioaren barruan. Herri Bazkariko txartelak salgai izango dira ostegunera bitartean. EGITARAUA - 10:00etan, txistularien goiz eresia. - 11:30ean, Urritzarekin haur jolasak. - 12:00etan, Inpernupeko Joareak. - 12:30ean, Herrikoen arteko erronka: Arrano, Harralde, Inpernupe eta Orkatz. - Ondoren, Getaiko trikitilariekin poteoa. - 14:45ean, herri bazkaria - Ondoren, bertso saioa. Jon Maiak, Uxue Alberdik, Jokin Urangak eta Mantxik parte hartuko dute. Gai jartzailea Xabi Aizpurua izango da. - 17:30ean, haurrentzat emanaldia. Brinko pailazoa eta Apaxi ipuin kontalaria. - 19:00etan, manifa eta ekitaldia. Joseba Permach eta Julen Zulaikak parte hartuko dute. - 22:00etan, kontzertua: Anestesia, Estricalla eta Perlak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide