Getariako kiroldegiko ikastaroak probatu daitezke bi astez

Getariako Hitza 2015ko ira. 1a, 07:20

Sahatsaga Kiroldegiak 2015-2016 ikasturtea abiatuko du datozen egunetan. (Aiora Larrañaga/Hitza) 2015-2016 ikasturtea hastear da, eta Getariako Sahatsaga kiroldegiak ikastaro eskaintza berria prestatu du: aerobika, total training, spining, GAP eta gim-jazz ikastaroak eskainiko dituzte besteak beste, baita haurrentzat aerobika ere. Getariarrek ikastaroak ezagutu ditzaten iraileko lehen hamabostaldian doainik ikastaroak probatzeko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide