Getariatik Burgosera antolatu duten bi egunetako mendi irteeran izena emateko azken eguna da gaur

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 31

Larunbatean Castro Valnera mendia igoko dute. Datorren astebururako asteburu pasa antolatu du Getariako Udaleko Kultura Sailak eta getariar mendizaleak ekimenean parte hartzera animatu nahi dituzte. Larunbatean 1.718 metroko Castro Valnera mendia igoko dute, 5 orduko ibilbidea izango da. Igandean bestalde, Las Machorras herritik Espinosa de los Monteros herrira bitarteko ibilbidea osatuko dute 3 ordutan gutxi gora-behera. Asteburu pasara bi egunetako bazkaria eta ura eraman beharko dute parte-hartzaileek; azken hori eramatea garrantzitsua da ibilbidean zehar ez baitago iturririk. Horretaz gain, zehaztu dute lotarako zakua ez dela eraman behar. Bi egunetako irteeran parte hartu nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken eguna Getariako Turismo Bulegoan bertan edo 943-140957 telefono zenbakira hots eginda.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide