Euriari aurre eginda primerako marmitaoak prestatu dituzte Getarian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko abuztuaren 8a

Getaria herri arrantzalea izanda marmitakoa prestatzen artistak dira bertakoak. Hori dela-eta Salbatore Jaien baitan herriko marmitako onena aukeratzeko txapelketa egiten  dute. Gaur 09:00ak inguruan bildu dira parte hartzaileak udaletxe aurrean eta euria etengabe ari bazuen ere 10:00etarako bikote bakoitza bere postuan zen marmitakoak prestatzeko listo. Urtero bezala lapiko ederrak prestatu dituzte eta jai giroa izan da parte-hartzaileen artean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide