Nika Lertxundi alkateak agurra dantzatu die getariarrei Salbatore Egunean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko abuztuaren 6a

Salbatore Eguneko ohiturari jarraitu Nika Lertxundi Getariako alkateak agurra dantzatu die getariarrek. (Aiora Larrañaga/Hitza) Gaur Salbatore Eguna ospatzen ari dira Getarian, Salbatore Eguneko tradizioa jarraituz meza nagusian parrokiako abesbatzak kantatu du eta ondoren alkateak ohorezko agurrak dantzatu die herritarrei udaletxe aurrean. Plaza jendez bete da plaza alkatea dantzan ikusteko eta dotore dantza egin du Nika Lertxundik getariarren aurrean. Txalo zaparrada artean txapela publikoari boteaz amaitu du saioa Getariako alkateak. Jarraian Getariako Bandak kontzertua eman du Harritarten eta Keta Xake Taldeak antolatuta xake ikuskizuna egin dute Berdura Plazan. Taldeko kide Jaime Arozenak aldi berean1 15 partida jokatu ditu herriko haurren aurka. Antolatzaileek azaldu dutenez, «oso gustura daude ekimenak izan duen erantzunarekin, ez genuen hainbat haur espero».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide