Haurren txupinazoak abiatu ditu festak

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 6a

12:00ak emateko minutu gutxi falta zirenean, gaztetxoak Getariako udaletxe aurrean zain ziren atzo. Eguerdian jai giroan murgildu zen herria; gaztetxoek festei hasiera emateko txupinazoa bota zuten, eta jarraian erraldoi eta buruhandiekin kalejiran ate...

12:00ak emateko minutu gutxi falta zirenean, gaztetxoak Getariako udaletxe aurrean zain ziren atzo. Eguerdian jai giroan murgildu zen herria; gaztetxoek festei hasiera emateko txupinazoa bota zuten, eta jarraian erraldoi eta buruhandiekin kalejiran atera ziren haur, guraso eta aitona-amonak. Larunbatera arte jai giroa izango da nagusi Getarian, eta haurrek getariarrak festaz gozatzera gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide