Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://youtu.be/RZbbfkHQx80
12:00ak emateko minutu gutxi falta zirela haur eta gaztetxeoak udaletxe aurrean zain-zain ziren. Izan ere, eguerdian jai giroan murgildu da Getaria; gaztetxo koadrila batek festei hasiera emateko txupinazoa bota du eta jarraian erraldoi eta buruhandiekin kalejiran ibili dira haur, guraso eta aitona-amonak. Horretaz gain, txosna gunea ere ireki dute Harritarten. Gaurtik larunbat gau erdira jai giroa izango da nagusi Getarian eta haurrek getariarrak festaz gozatzera gonbidatu dituzte.