Igandean ETB1 telebista kateko Kantugiro saioa grabatuko dute Getarian, Salbatore jaien barruan, eta parte-hartzaile bila dabiltza. Euskal Herriko karaokerik ezagunena Getariako pilotalekuan jarriko dute igandean 18:00etan, eta saioaren antolatzaileak karaokean parte hartzeko Urola Kostako abeslari eta saltsero bila dabiltza. Irabazleak 200 euro irabazteko aukera izango du.
Karaokean parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete, idatziz Whatsappeko 626-18 14 17 zenbakira edo idatzikantugiro@eitb.eus helbidera.
Lotsak alde batera utzi eta herritarrak saioan parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek. «Zatozte Kantugiroko eszenatokira, eta erakutsi zuen abilezia abesten».