Getaria-Donostia kayak itsas zeharkaldia egingo dute hilaren 16an

Getariako Hitza 2015eko abuztuaren 4a

Getaria Donostia kaia zeharkaldia (Fortuna Kirol Elkartea) Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak antolatu du kirol proba eta antolatzaileek azaldu dute abuztuaren 16an 10:00etan abiatuko dutela kayak itsas zeharkaldia. Getaria eta Donostia artekoa Espainia mailan jokatzen den kayak itsas zeharkaldirik zaharrena da, 1978an egin baitzuten lehen aldiz. Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete kirolprobak.com webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide