Banketxe batean lapurtzen saiatzea egotzita, hiru atxilotu

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 4a

GETARIA // Atzo goizaldean bi pertsona atzeman zituzten ertzainek Getariako banketxe baten atzeko aldean obra-hondakin zaku batzuen atzean ezkutatuta; ustezko lapurrek lanerako eskularruak jantzita zituzten eta inguruan hainbat lan tresna aurkitu zituz...

GETARIA // Atzo goizaldean bi pertsona atzeman zituzten ertzainek Getariako banketxe baten atzeko aldean obra-hondakin zaku batzuen atzean ezkutatuta; ustezko lapurrek lanerako eskularruak jantzita zituzten eta inguruan hainbat lan tresna aurkitu zituzten. Ingurua aztertzen hasitakoan konturatu ziren banketxeko aire egokituaren irteera babesten duen burdin-hesia indarrez irekia zegoela. Ondorioz, bi susmagarriak eta auto batean itxaroten ari zitzaien beste laguna atxilotu zituzten. 64, 61 eta 47 urte dituzte ustezko lapurrek eta horietako batek aurrekariak ditu 2009an hainbat banketxetan lapurreta egiteagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide