Hiru lagun atxilotu dituzte Getarian banketxe batean lapurreta egiten saiatzeagatik

Getariako Hitza 2015eko abuztuaren 3a

Pasa den uztailaren 29an banketxearen iguruan hots arraroak entzun zirela jakinarazi zioten Ertzaintzari eta ingurua aztertu ondoren agenteek ez zuten lapurreta prestatzen jardun zirenaren zantzurik antzeman. Dena dela, badaezpada ere zaintza zerbitzua abiatu zuten eta gaur goizaldean bi pertsona atzeman dituzte banketxearen atzeko aldean obra-hondakin zaku batzuen atzean ezkutatuta; ustezko lapurrek lanerako eskularruak jantzita zituzten eta inguruan hainbat lan tresna aurkitu ditu ertzainek. Ingurua aztertzen hasi direnean konturatu dira banketxeko aire egokituaren irteera babesten duen burdin-hesia indarrez irekia zegoela. Ondorioz, bi susmagarriak eta auto batean itxaroten ari zitzaien beste laguna atxilotu dituzte. Ertzainek jakinarazi dutenez,  64, 61 eta 47 urte dituzte ustezko lapurrek eta horietako bat 2010eko urtarrilean atxilotu zuen Ertzaintzak 2009an Donostiako, Getariako eta Usurbilgo hainbat banketxetan lapurreta egiteagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide