https://youtu.be/oIx6bDE6D1A
Aurten Desioak sutan Sahararentzat elkartasun ekintza hainbat herritara zabaldu dute. Atzo egin zuten lehenbiziko aldiz Getarian, 22:00etatik aurrera. Malkorbe hondartzatik botatako 400 suzko desiok argitu zuten udalerriko zerua.
Abuztuaren 9an aireratuko dituzte Aiako erdigunean sahararren aldeko su bolak, guztira 300 su bola. Zarautzen, berriz, 4.000 suzko desio botako dituzte zerura abuztuaren 16an. Arratsaldean hasiko da Desioak Sutan Sahararentzat elkartasun festa. 16:00etatik aurrera, musika eta tea eskainiko dituzte Sortaldea kanpoaldean jarriko duten haiman. Ondoren, pailazoak izango dira, eta 20:00etatik 21:30era Aziza Brahim sahararrak kontzertua eskainiko du leku berean.
22:00etatik aurrera hasiko dira zarauztarrak su bolak eta desioak zeruratzen. Ordu horretan jarriko dute Eñaut Elorrietak eta Brahimek ekitaldirako propio egin duten abestia ere:
Desio bat dut.
Abuztuaren 6an, 16:00etatik 19:00etara Sortaldea atarian
Sahara, Zarautz: elkartasun arratsaldea ospatuko dute. Haur sahararrei elkartasuna adierazteko, eskulanak eta musika eta tea eskainiko dituzte.
Kuartangon eta Larrabetzun ere hilaren 16an egingo dute.