Ostiralean jende ugari bildu zen Getariako herriko tabernaren bueltan, haren 19. urtemuga ospatzeko. Harraldeko kideek aurreratu zuten "urteurren berezia" zela, "estatu espainiarrak mugimendu politiko baten elkarteak lapurtzeko erabakia hartu" baitu. Hori dela eta, epaia jakinarazi zutenetik gertatu den moduan, herritar ugari gerturatu zen egoera salatu, Harraldera babesa agertu eta ospakizunetan parte hartzera.
Besteak beste, mural margoketa parte-hartzailea egin zuten, Harraldek esan nahi duena islatuz. Halaber, poesia musikatua errezitatuko du Amaia Lasa poeta getariarrak eta Harralderen ibilbidea azaldu zuten eta amaitzeko, hamaiketakoa egin zuten bertaratu zirenek.