Turismo bulegoan jakinarazi dutenez, atzo arratsalderako amaitu ziren txartelak. Txartela eskuratu dutenek su bolengatik trukatu ahalko dute igandean, Gurutze Gorriaren atarian, 21:00etatik aurrera.
22:00etatik aurrera botako dituzte herritarrek su bolak Malkorbe hondartzatik. Guztira, 400 suzko desio aireratuko dituzte getariarrek, Sahararaino hel dadin elkartasuna.
Txartel bakoitza euro batean saldu dute eta lortutako dirua Sahararen aldeko elkarteen bidez errefuxiatuen kanpalekuetara bideratuko dute.