V. Futbito Txiki Txapelketa ari dira jokatzen Getariako frontoian

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko abuztuaren 1a

Getariako Salbatore Jaiak heltzear direnean, festetarako girotzeko Futbito Txiki Txapelketa ari dira jokatzen udalerriko frontoian. 09:00etan hasi dituzte partidak eta askotariko mailatan lehiatuko dira herriko gaztetxoak. LH 1. eta 2. mailakoak lehiatu dira lehenbizi eta ondoren, LH 3. eta 4. mailakoen; LH 5. eta 6. mailakoen; eta DBH 1 eta DBH 2. mailakoen txanda izango da. Getariako Salbatore jaiak abuztuaren 5ean hasiko dira, eta hilaren 9ra arte, bost eguneko festa izango da herrian. V. Futbito Txiki Txapelketa ere salbatoreen barruan antolatu dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide