Pasa den asteburuan II Elkano Sarian jokatutako partidak.
Azken asteetan haur eta gaztetxoen II. Elkano Saria Pilota Txapelketa jokatu dute Getarian, eta igandean finalak jokatuko dituzte herriko pilotalekuan. Getariarrak ez ezik, beste hainbat herritako pilotariek ere parte hartu dute txapelketan zehar eta, finalean, Zestoako, Azpeitiko, Azkoitiko, Añorgako eta Getariako pilotariak arituko dira norgohiagokan. 18:00etan hasiko dira partidak, eta herritarrak ikuskizunaz gozatzera animatu dituzte antolatzaileek.