Getariako Salbatore jaiak iristear dira, eta festa egunetan antolatzen dituzten txapelketa eta lehiaketetan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea udal bulegoetan.
Abuztuaren 7an,, esaterako Gazteen III. Patata Totilla Lehiaketa jokatuko da Getariako frontoian 11:00etatik 12:30era bitartean, eta bertan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute osteguna bitartean udaletxean edo turismo bulegoan.
14-18 urte bitarteko gazteei dago zuzendua norgehiagoka. Bikote bakoitzak zartagia, labana, sardexka, eta osagaiak nahasteko eta tortillari buelta emateko ontzia eraman beharko ditu. Bestetik, antolatzaileek jarriko dituzte tortilla egiteko beharrezkoak diren osagaiak eta sua.
Antolatzaileek jakinarazi dute, epaimahaiko kideek tortillaren itxura, zaporea eta sukaldarien jantziak kontutan hartuko dituztela saridunak zein diren erabakitzerakoan. Dena dela, Getariako gazteak lehiaketan parte hartzera animatu nahi dituzte.
Larunbatean areto futbola
Abuztuaren 5ean abiatuko dituzte Salbatore jaiak, eta gorputza jai giroan sartzeko larunbaterako V. Futbito Txiki Txapelketa antolatu dute herrian. Lau mailatan banatuta egingo dute txapelketa: A taldean Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrek jokatuko dute. B taldean L.H.ko 3. eta 4. mailakoek eta C multzoan 5. eta 6. mailako gaztetxoek. Horretaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako gazteek ere parte hartuko dute txapelketan.