Getariako Biatloia hilaren 25ean 12:00etan abiatuko dute. (Aritz Mutiozabal/Hitza)
Ohi bezala, Salbatore jaiak iragarriko ditu Getariako Salbatore Biatloiak. Gaur eguerdian (larunbata) jokatuko dute, eta hamalaugarren aldia izango da aurtengoa. Eguerditik aurrera hainbat eta hainbat kirolarik 550 metro egingo dituzte igerian, eta beste 3.500 metro korrika.
Parte-hartzaileak 12:00etan Malkorbe hondartzatik aterako dira igerian moilara. Bertan arropaz aldatu ostean, herriko kaleetan zehar egingo dute korrika, frontoian jarritako helmugara iritsi bitartean. Proban parte hartu nahi dutenek, izena emateko aukera dute oraindik.
Antolatzaileek jakinarazi dute parte hartu nahi dutenek 943-89 60 34 edo 943-14 09 57 zenbakietra hots eginda edo
kultura@getaria.org edo
turismogetaria@euskalnet.net helbidera idatzita eman dezaketela izena. Inskripzioa6 euro kostako da.
Gaur 11:00ak arte zabalik izango da izena emateko epea. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da.