Bihar eguerdian XIV. Salbatore Biatloia jokatuko da Getarian

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko uztailaren 24a

Ohi bezala, Salbatore jaiak iragarriko ditu Getariako Salbatore Biatloiak. Bihar eguerdian jokatuko dute, eta hamalaugarren aldia izango da aurtengoa. Eguerditik aurrera hainbat eta hainbat kirolarik 550 metro egingo dituzte igerian, eta beste 3.500 me...

Ohi bezala, Salbatore jaiak iragarriko ditu Getariako Salbatore Biatloiak. Bihar eguerdian jokatuko dute, eta hamalaugarren aldia izango da aurtengoa. Eguerditik aurrera hainbat eta hainbat kirolarik 550 metro egingo dituzte igerian, eta beste 3.500 metro korrika.

Parte-hartzaileak 12:00etan Malkorbe hondartzatik aterako dira igerian moilara. Bertan arropaz aldatu ostean, herriko kaleetan zehar egingo dute korrika, frontoian jarritako helmugara iritsi bitartean. Proban parte hartu nahi dutenek, izena emateko aukera dute oraindik.

Antolatzaileek jakinarazi dute parte hartu nahi dutenek 943-89 60 34 edo 943-14 09 57 zenbakietra hots eginda edo kultura@getaria.org edo turismogetaria@euskalnet.net helbidera idatzita eman dezaketela izena. Inskripzioa6 euro kostako da. Horretaz gain, bihar 11:00ak arte zabalik izango da izena emateko epea. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide